Gaur Xabi Aburruzaga musikariak joko du Kultur Leioan

Gaur, hilak 27, Xabi Aburruzaga musikariak kontzertua egingo du, 20:30ean Kultur Leioaren Auditorioan .

Aurrez aurre da Aburruzagaren seigarren proiektua. Zuzenean grabatutako lehena. Ibilbide emankorreko hogei urteen errepasoa egiten du bertan, eta aurreko bost diskoetako abestiek osatzen dute emanaldi bakar batean grabatutako lana.

Trikitiaren bidez, Portugaletako musikariak munduan jarri du berriro begirada euskal folkaren bitartez. Ohiko taldeaz gainera, luxuzko gonbidatuak izan zituen, tartean, Unai Iturriagaren hitzaurrea, Xabier Zeberio eta Jose Urrejolaren presentzia garrantzitsua, Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosaren txinpartak, Tanxugueiras galiziarren ahots indartsuak, bai eta Miren de Miguel, Gorka Urmeneta, Asier Ituarte, Javier Pérez, Abraham de Román, Iñigo Olazabal eta Argibel Euba ere.

Gaurko kontzertuan, Xabi Aburruzaga (trikitixa eta ahotsa), Eriz Pérez (gitarra akustikoa eta ahotsa), Jon Cañaveras (baxu elektrikoa), Koldo Uriarte (pianoa eta perkusioa), Aitor Uribarri (bateria, perkusioa eta ahotsa), eta Iñigo Olazabal eta Ruben Isasi txalapartariekin bilduko da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude