Iker Martín eta Haizea Hormaetxea, Ondizko Aurresku Txapelketaren irabazleak

Iker Martin eta Haizea Hormaetxea Ondizen ospatutako 59. Bizkaiko Aurresku Txapelketa eta XII. Ondizko Emakumezkoen aurresku txapelketetan irabazleak izan dira.

Txapelketan bi kategoria izan ziren lehian, emakumeena eta gizonena. Kategoria horien barruan, gazte eta beteranoen azpikategoriak. Hauexek izan ziren irabazleak:

Gizonen kategoria

Nagusiak

1. Iker Martín (Getxo).
2. Diego Durán (Bilbo).
3. Gaizka Sánchez (Leioa).
4. Arkaitz Correa (Leioa).
5. Ekaitz Ugarte (Leioa).

Gazteak

1. Josu Marcos (Leioa).
2. Gorka López (Leioa).
3. Joseba de Miguel (Barakaldo).

Emakumeen kategoria

Nagusiak

1. Haizea Hormaetxea (Leioa).
2. Ibabe Beristain (Portugalete).
3. Garazi Fernández (Sestao).

Gazteak

1. Lierni Paul (Berango).

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude