Zer berri? :: “Jan eta jabe”, Tasio Erkiziaren liburua elikaduraren inguruan

Mendebaldean, jatea ekintza aski arrunta da, ohikoaren zentzuan, bai eta beharrezkoa ere; hain zuzen horregatik du dimentsio sozial eta politiko ikaragarria.

Esperientziatik eta konbentzimendutik idatzitako saiakera didaktiko honetan, elikadura estrategikotzat aurkeztuko zaigu, nazio baten ekonomia, osasuna, kultura eta izaera uztartzen dituen esparrua delakoan.

Egun nagusi diren nekazaritza intentsiboa eta agroindustria hizpide hartu eta, alternatiba gisara, zirkuitu laburraren, ekonomia zirkularraren eta saltoki kolaboratiboen alde egiten du.

Egunez egun bestelako gizarte eredu bat eraikitzeko bidean lanabes izan nahian, liburuxka honek Euskal Herrian martxan diren proiektuak ezagutzera eman eta plangintza-manifestu adostu baten beharra agertzen du, bai eta botere eraldatzaileen arteko sinergiak proposatu ere. Elikadura baita, akaso, multinazionalen morrontzetatik askatzeko eta euskaldun jendea eta herria saretzeko alor oinarrizkoena.

Tasio Erkizia Almandoz (1943, Lesaka, Nafarroa) apaiz ordenatu zen eta Psikologian lizentziatu. 1971. urtetik aurrera Karmelo ikastolan eskolak ematen hasi zen eta bertoko zuzendari ere izan zen. Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen eta geroztik hamaika lan egin ditu ezker abertzalean eta herri mugimenduan; esate batera, Errigora ekimenaren bultzatzaileetako bat da, eta Labore Oartso eta Labore Bilbo elikaduraren aldeko proiektuen garapenean parte hartu du.


Laburrean

Egilea  Tasio Erkizia

Argitaletxea  Txalaparta

Zenbatekoa  11,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  112

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

ISBN 978-84-18252-81-5

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude