Zer berri? :: “Sin filtro”, Kaotiko taldearen disko berria

Aguraingo Kaotiko punk-rock talde ezaguna bueltan da estudioko bederatzigaren lanarekin. Bere esentzia alde batera utzi gabe, soinu berriekin esperimentatzera eraman du boskote arabarra, bilakaera honekin estilo biriribil, pertsonal eta boteretsu bat lortzeraino.

Abesti lotsagabe eta garratzak, melodia korrosibo eta ozarrak, soinu sendo eta eutsiezinak; riff sutsu eta oldakorrak eta filtrorik gabeko letra erasokorrak.

Estilo honek, ziur, taldearen betiko jarraitzaileak asetzeaz gain, eremu eta soinu berrietara irekiak egonik, aspaldiko esentzia duten punk-rock taldeen bila dabiltzanen espektatibak ere aseko ditu.

Diskoa El Tridenten webgunean eta plataforma digitaletan lor daiteke.


Laburrean

Egilea  Kaotiko

Diskoetxea  Maldito Records

Zenbatekoa  14,50 € (CD)

Formatoa CD/MP3

Hizkuntza  Gaztelania

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Plan B (3:14)
2. Adicto (3:47)
3. Evolution (3:06)
4. Descontrol (3:02)
5. Mi inspiración (3:00)
6. Red (4:05)
7. Seguridad Antisocial (3:20)
8. Tu hogar (2:50)
9. Gatillazo (3:01)
10. La del tonto (2:54)
11. Vivir para incordiar (2:30)

Kaotiko taldearen Sin filtro diskoa YouTuben

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude