Elkarretaratzea egingo da gaur Bulebarrean eraso matxista bat arbuiatzeko

Sutea, Leioako Gazte Talde Feministak, elkarretaratzea deitu du gaur, 20:00etan, Avazadaren Bulebarrean, udalerrian izandako eraso matxista berria salatzeko.

Suteak ezagutarazi duenez, iragan ostiral gauean gertatu zen eraso matxistan. Sare sozialen bitartez zabaldutako oharrean diotenez, kalean gertatu zen, eta horren lekuko izan ziren.

Horregatik, herritarrak deitzen dituzte gaur, osteguna, elkarretaratzea egitera Bulebarrean, erasoa salatzeaz batera, “gauak eta kaleak gureak ere badirela” aldarrikatzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude