Gaur banatuko dira Mari Pepa eta Arlote Sariak

Gaur, arratsaldeko 20:00etan, Kultur Leioako Auditoriumean Leioako Udalak Mari Pepa eta Arlote sariak banatuko ditu. Sari hauekin zenbait leioaztar, edo Leioarekin harreman estua duten pertsonak, omendu nahi ditu Udalak bere ibilbide profesionala eta pertsonalagatik.

Aurtengo sarituak honakoak izango dira: EHU-UPVko Astrofisikako taldea, Jose Ramon Sanz, Eneko Lambea, Basilio Astulez eta Andoni Aresti, ‘In memoriam’ saria, berriz, Jose Ignacio Azkueta izango da.

Ekitaldia Xabi Abaurrazagaren musikaz lagunduta egongo da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude