Gure Esku Dagok ezagutarazi du ekainaren 10eko Giza-katearen bideoklipa

Emakumezkoen rugbi talde bateko jokalariak dira bideoaren protagonistak, eta horien inguruan herritarrak, talde lana bultzatzen dutenak.

Bien bitartean, E-10eko Giza-katea ezagutarazteko eta izen emateak lortzeko lanean jarraitzen du Leioako Gure Esku Dago  taldea. Azken egunotan propaganda ugari aritu dira jartzen herriko leku ezberdintetan. Eta Sabino Arana kaleko euren lokalean izena eman nahi duten guztien inskripzioak ari dira jasotzen, egunero arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara.

Giza-katean parte hartzeko izen emateekin jarraitzen dute

Era berean, asteburuari begira ere lan eskerga planteatua dute: propaganda, kalean mahaiak jartzea eta abar. 100.000 pertsona bildu nahi dituzte Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko dituen Giza-kate erraldoian. Leioari 166 eta 167 kilometroak dagozkio, eta horretarako 1.000 herritar behar dituzte. Azken egunetarako izen ematea ez uztea eskatu dute.


Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude