Hitzaldia antolatu dute Zigor Arteaga biologoarekin San Bartolomen

San Bartolomé eta Artatzagane Auzo Elkarteek eta Auzotarrok Kultur Elkarteak bihar, abenduak 13, ostirala, arratsaldeko 19:30ean, San Bartoloméko Kultur Aretoan hitzaldia antolatu dute Zigor Arteaga biologo leioaztarrarekin.

Hitzaldian biologo honek  “egindako ikerketaren ondorioak” ezagutrarazi nahi dituzte, “egitasmoaren egungo egoeraz” informazioa eman eta “elkarrekin egin daitezkeen ekintzak” baloratu nahi dituzte.

Ezagutzera emandako oharrean diotenez, “Domingotarren komentuko orubea birkalifikatzen duen udalbatzalren akordioak herriaren erantzuna behar du, hura geldiarazteko gai izan dadin”. Kexu dira EAJ/PNVk eta PSEk gobernatutako Udalak, PP-ren zinegotzi bakarraren laguntzarekin, “babes bereziko 47.874 m2 lurzoru urbanizaezinetik hiri-lurzorura pasatzea eta 0,6 m2/m2ko eraikigarritasuna eta 21.000 m2tik gorako okupazioa baimentzea” nahi duelako,  “oso gai larritzat” joz, “etorkizunerako bidea irekitzen baitu, eta are larriagoa Unibertsitate-Bolue bidearen proiektua, Kurkudiko mendi-hegal osoa suntsitzen amaituko lukeena”.

Horregatik, eta “”orubea birsailkatzeko prozesuari buruzko oinarrizko informaziorik ez dagoenez”, hiru elkarteek “argia eman” eta “Leioako Kurkudi mendiaren inguruan egozten ari den operazioa ulertzen” lagundu nahi duen ekimen hau antolatu dute.

Kurkudi mendiaren inguruko hiru elkarteok alegazioak aurkezteko, auzitegira jotzeko eta proiektuaren aurka mobilizatzeko asmoa adierazi  dute haien oharrean, eta auzotarrak Kurkudi mendia salbatzeko mugimendura batzeko dei egiten dituzte.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude