Udalak Errekaldeko Nagusien Etxea itxi du, prebentzio-neurri gisa

Udalak, prebentzio-neurri gisa, Errekaldeko Nagusien Etxea martxoaren 23ra arte ixteko agindua eman du, koronavirus bidezko positibo bat eman ostean zentroko erabiltzaileetako batean. Informazioa jaso ondoren Udalak lokalaren garbiketa sakona egin zuen atzo, baina itxieraren neurria ez da gaur arte hartu.

Era berean, Udalak gainerako Nagusien Etxeei gomendatu die Osakidetzaren gomendioak bete ditzatela koronabirusa ez kutsatzeko eta programatutako talde-jarduerak bertan behera uzteko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude