Udalak merkataritzako bonu berriak jarritko ditu salgai bihartik aurrera

Leioako Udalak, azaroaren 2tik aurrera, herriko merkataritza bultzatzeko LeioaIndartu bonuen edizio berri bat jarriko du abian.

Bi bonu mota izango dira: 10 euroko bonua, erosketetarako 5 euro eta 20 euroko bonoa, erosketetarako 10 euroko hobariarekin. Bonu horiek bihartik aurrera erosi ahal izango dira Kutxabank zerbitzu anitzeko kutxazainetan (beste banketxe bateko txartelak dituzten pertsonentzako kostu gehigarririk gabe) eta udal webgunean (www.leioa.net), eta 2022ko urtarrilaren 31ra arte erabili ahal izango dira.

Leioa Indartu bonuak bi bonuri metatu ahal zaizkie faktura bakoitzeko, eta ezin dira eskudiruarekin trukatu. Bonuak bere zenbatekoaren berdinak edo handiagoak diren erosketetarako balio du. Bonuen salmenta NAN edo AIZ zenbaki bati lotuta egingo da; horrela, zenbaki bakoitzeko, bonuak erosi ahal izango dira, 120 €-ra arte.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude