Udalak Sabino Arana kaleko obren bigarren fasea astelehenean hasiko dela iragarri du

Udondoko bulebarraren inguruan egindako trafiko aldaketen ostean, datorren astelehenean, uztailaren 23an, Sabino Arana kaleko obren bigarren faseari ekingo zaiola iragarri du Ualak. Honetan, Sabino Arana eta Luis Bilbao Libano kaleak lotzen duen bidea ebakiko da, eta Kandelazubietako zati baten aparkalekuak kenduko dira aldi baterako.

Zehazki, Luis Bilbao Libano kaleko 32 eta 34 zenbakiak eta Sabino Arana kaleko 48 eta 50 zenbakiak izango dira kaltetuak, kale honetan trafikoa moztuko delako (bertan dagoen tailerra salbuespena izanik). Kandelazubietan, berriz, 8 eta 35A zenbakien aurrean dauden aparkalekuak kenduko dira aldi baterako.

Sabino Arana kaleko obren lehen fasean, Otsobarrena eta Iturriondo kaleen berrantolaketarekin lehen eragozpenak jasan dituzte leioaztarrek. Eta eskaera nagusi bi egin dituzte egun hauetan, edukiontzien leku aldaketa eta garaje baten sarbidea erraztea. Edukiontziak jada lekuz aldatu dira eta garaje hortako sarbide aldaketa egitea edo ez oraindik erabakitzeke dago.

Eskaera hauek herritarrek helarazi dituzte bide desberdinak erabiliz; mailez, sare sozialetatik edota obrako komunikatzailearen bitartez. Pertsona honek eguneroko harremana du zonaldeko biztanle eta merkatariekin, eta informazio hori astero Udalean egiten diren batzarretan lantzen da. Udalak adieraz du bere asmoa “guztion onerako obrak ahalik eta kalterik gutxien sortzea” dela.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude