Emakume adingabe batek sexu-eraso bat salatu du Leioan

@Hiruka

Ertzaintzak baieztatu duenez, aurreko barikuan sexu-erasoa izan zela salatu du 14 urteko neska batek. Gertaera Leioako Artatza parkean jazo zela ere jakinarazi dute polizia-iturriek. Momentuz, ikerketa zabalik dago, baina tartean adingabeak sartuta daudenez, horien babeserako legeari jarraituz, Ertzaintzak ez du gertatutakoaren inguruko datu gehiagorik eman.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Adingabeen Fiskaltzak hartu du kasua ikertzeko ardura, ustezko erasotzaileak ere adingabeak omen baitira. Hala ere, oraindik ez dute gertatutakoari buruzko datu gehiagorik erraztu.

Bestalde, El Correo egunkariak argitaratu duenez, erasotzaileetako bat atxilotu omen dute, eta gertaeragaz nahastutako beste bi adingabe identifikatu dituzte, eta epailearen aurrera eramango dituzte gertatutakoaren inguruko azalpenak emateko. Komunikabide horren arabera, biktima Gurutzetako ospitalean artatu zuten, eta bertan aktibatu zen sexu-erasoen kasuetarako protokoloa.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude