Martxan dira Aldekoenako haur-parkea estaltzeko obrak

Udalak aste honetan hasi ditu Aldekoenako haur-parkean estalkia eraikitzeko lanak. Horri esker, udalerriko umeek 217 metro karratu baino gehiagoko espazio estali batean jolastu ahal izango dute. Udalak 326.700 euroko inbertsioa (BEZa barne) egin du herritarrek espazio berritu honetaz gozatzeko eta lanak lau hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da.

Euskal Etxeen Plazan, Txorierri Plazan eta Ugarteondon instalatutakoen ondoren, udalak herrian eraikiko duen laugarren parke estalia izango da, haurrei eta haien familiei aire zabalean eta euritik babestuta jolasteko gune berri bat eskainiz.

Aldekoenako estalki berri honek, 2018an Euskal Etxeen Plazako eta Txorierri Plazako parkeetan bezala, naturari egiten zaizkion aipamenak izango ditu ardatz. Hala, estalkiak basoetan sortzen diren argi eta itzalen arteko jolasen zulo handi esanguratsuak eskainiko ditu. Era berean, sabaia leuna izango da, pinu-zurezko panelekin osatua, basoaren osagai natural eta erreferentzialaren ideia indartzeko. Gainera, estalkiak malda bat izango du euri-uren bilketa errazteko, eta argiztapen-instalazio bat sartuko da argi gutxiko orduetarako.

Udalak aurreikusita dituMendibile eta Zarragabarrena bezalako guneek ere beren haur-jolastoki estaliez gozatu ahal izango dute etorkizunean, Lamiako eta Pinueta bezalaxe, horien garapen berriek bide emango baitute antzeko gauzetarako.

Leioak udalerrian zehar sakabanatutako 33 haur-jolasleku ditu; horietaz gain ikastetxeetan horrelako beste 5, eta 9 eremu ariketa egiteko aire zabalean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude