Leioako EAJk Martxoaren 31n izango den Bizkargi Egunerako deia zabaldu du.
Goizeko 10:00etan Morga Ganan batzeko deia luzatu die alderdikideei. Hortik abiatuko dira Bizkargi Ganaraino, 11:00etan bertan meza ospatuko dutelarik. 11:30etarako hamaiketakoa aurreikusita dute. 12:00etarako ikurriña igoera egingo dute eta 13:00etarako poteoa Larrabetzun.
Bestalde, hurrengo egunerako, apirilak 1, Aberri Egunerako deia ere iragarri dute. Herriko alderdikideek 9:30etan Ondizen izango den mezarekin hasiera emango diote egunari. Jarraian (10:30etan), Ikurriña igotzea Bulebarrean burutuko dute. Handik Bilboko Plaza Berrian bururutuko den Mitinera abiatuko dira. Eta eguna borobiltzeko, 14:30ean Bilboko Areatzan egingo dute alderdikideen arteko bazkaria. Honetan parte hartu nahi izango dutenek aldez aurretik erosi beharko dute txartela Batzokian, 20 €ren truke.