Urtarrilaren 20an, Leioa Mendi Taldearen urteko Batzarra

Leioa Mendi Taldeak hurrengo urtarrilaren 20rako, larunbatez, 17:30ean, Sakoneta Udal Polikiroldegiko kirol gela didaktikoan deitu du elkartearen urteko Batzarra.

Zazpi dira jorratuko diren gaiak. Bilerari hasiera emango diote 2017an izandako ekinbideari eta diru-kontuei errepasoa eginez. Aurtengo aurrekontu proposamena eta antolatuko diren ekimenak aztertuko dituzte ondoren. Puntu horien ostean, lizentzia eta aseguruen inguruko informazioa emango dute taldearen arduradunek eta Zuzendaritzarako kargu berrien proposamenaren bozketa burutuko da. Bukatzeko, bertatutakoek egindako galde-erreguen puntua jorratuko da.

Batzarra bukatu ondoren Elkartearen lokalean luntx txikia egongo da.


Leioa Mendi Taldearen 2018 urterako mendi-irteeren egutegia

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude