Argazki zaharrak :: Lamiako Maskarada

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaur berhartzen dugu herriko argazki zaharren bilduma, Idoia López-ek astero bidaltzen digun argazkiarekin osatzen goazena. Idoia López oso ezaguna da sare sozialetan argitaratzen dituen argazkiengatik. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Leioako albisteen gure atari honetan kolaboratzeagatik.

Gaurko argazkia Lamiako Maskaradaren edizioetako baten isla da. Bertan azaltzen diren eraikinak kontuan harturik, 1997koa. Metroa oraindik egin gabe baitzegoen (lanak Erandion hasi ziren, 1988 urtean). Etxeak Bilbao-Plentzia trenak Txoperan zeukan pasabidearen ondoan hain juxtu aurkitzen ziren. Han egiten zuen geldiuneetako bat Lamiako Maskaradak bere lehen urteetan. Jakin ahal izan dugunez, bertan Plácido Bilbao, Athletic-en jokalari ohia bizi zen.

Etxeak, eta argazkiaren eskumaldean kokatzen den tailerra, Earle enpresaren bukaeran kokatzen ziren, Lamiako eta Txopera batzen zituen aintzineko barrerarik gabeko pasagunea aurkitzen zen lekuan. Trenbidea behin igarota, ezker aldean zeuden erikinok, Txopera auzoko lehen etxeak baino lehen.

Sareetara

2 thoughts on “Argazki zaharrak :: Lamiako Maskarada”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude