Euskaraz ikasitakoa praktikan jartzeko Berbodromoa asteazkenean

Euskara kalera ateratzeko, euskararen erabilera indartzeko eta herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jartzeko lekua izan nahi du Berbodromoak. Bertan, euskaldunak eta euskara ikasleak elkartuko eta elkar ezagutuko dute, giro lasaian –kafe bat hartu bitartean– euskaraz tarte atsegin bat pasatuz

Berbodromoa 16 urtetik gorako euskaldunentzat eta euskara ikasten ari direnentzat pentsatuta dago, eta apirilaren 2an, 3an, asteazkenez, egingo da, hiru saiotan: goizekoa, 10:30ean hasita, eta arratsaldekoak, 17:00etan eta 19:00etan, Sakoneta kiroldegian.

Dinamikaren ezaguarriak

Sakoneta kiroldegian aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko dira taldeak. Talde bakoitzean 4 pertsona egongo dira, berriketa lasaian kafea hartuz. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko da eta hainbat gairi buruz berba egingo dute.

Gai bakoitzarentzat 15-20 minutu izango dira eta baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak taldez mugituko dira, solaskidez aldatuz, horrela 12 lagunekin berba egiteko aukera izango du parte hartzaile bakoitzak.

Ekimenak Berbaldun (Euskaraz egin dezagun), Mastitxu Euskaltegiak eta 21. Korrikak antolatu eta sustatutakoa da.

Izena emateko telefonoa edo whatsappez egin daiteke (688850129 telefonoan), edo epostaz, helbide honetan:  berbaldun.leioa@gmail.com.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude