Igeriketa ikastaro trinkoak Sakonetan uztailean

Sakonetak igeriketa ikastaro trinkoak izango ditu uztailean, 5etik 28ra. Ikastaroak 16 urtetik gorako, 5-12 urteko eta 4-6 urteko gaztetxoei zuzenduta egongo dira, eta 18 saio egingo dira izena emandako pertsona bakoitzeko. Izena emateko epea ekainaren 7tik 13ra bitartean egongo da zabalik, Sakoneta edo Torresoloko kirol instalazioetan.

Odutegiei dagokienean, honako hauek egongo dira goizez: 10:00etattik 10:45era arte,, haurrentzako hasiera ikastaroa, 5 eta 12 urte bitartekoentzat; 10:10etik 10:55era arte, haurrentzako egokitzapena, 4 eta 6 urte arteko haurrentzat; 11:15etik 12:00etara, haurrentzako hasiera, bost urtetik 12 urtera artekoentzat. 

Bestalde, arratsaldez, honako ordutegi hauetan izango dira ikastaroak: 16:00etatik 16:45era arte, helduen hasiera, 16 urtetik aurrerakoentzat; 17:00etatik 17:45era arte, haurrentzako hasierako ikastaroa, 5 urtetik 12 urtera artekoentzat; 17:10etik 17:55era arte, egokitzapena, 4 urtetik 6 urte bitarteko haurrentzat; eta 18:15etik 19:00etara, haurrentzako hasierako ikastaroa, 5 urtetik 12 urtera artekoentzat.

Zozketa, ekainaren 17an egingo da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude