Ostegunera arte eman daiteke izena Orain presoak manifestaldira autobusez joateko

Datorren ostegunera arte, hilak 18, eman daiteke izena larunbatean, Donostian, izango den Orain Presoak lelopeko manifestaziora joateko autobusean.

Izena emateko Kurkudi Herriko Tabernan jarrita dagoen kartelean apuntatu daiteke, edo telefonoz deituta (670.710.566).

Irteera, larunbatean, arratsaldeko 15:30ean izango Txomin Aresti Eskolaren aurreko autobus geralekutik. Manifestazioa Donostiako Antigua auzoko tuneletik irtengo da.

EH Bildu Leioak manifestazioan parte hartzera deitu du

EH Bildu Leioak larunbateko presoen aldeko manifestazioan parte hartzera deitu du. Bere herrigintza lantaldeko zenbait kidek sare sozialen zabaldu dute horretarako deia.

EH Bildu bat dator antolatzaileek konpontzeko planteatu dituzten lehentasunezko aldarrikapenekin: presoen urruntzearekin bukatzea, larriki gaixo dauden presoak kaleratzea, Europako legediak dioen bezala, bi estatutako zigorren batuketa aplikatzea eta lehen graduaren aldaketa ahalbidetzea, salbuespenik gabe.

Horrexegatik, bere kidegoa eta botu emaileak Donostian izango den Orain Presoak manifestaldira hurbildu eta aldarrikapenak babestera deitzen ditu.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude