Pilotaren Euskal Selekzioak lorpen bikainekin egin du Portugaletik etxerako bidea

Portugaleko Moita herrian CIJB-k antolatutako Gazteen Europako Pilota lehiaketan bi urre, zillarra eta zazpi brontze lortu dituzte han egonako 15 euskal pilotariek I Leioako Hartzak Esku Pilota taldeko Pello Amiama urrezko dominarekin itzuli da etxera

Nekatuta baina pozik itzuli da Euskal Herrira azken astea Portugal-ekob Moita herrian CIJB-k antolatutako Europako Gazteen Pilota Txapelketan parte hartu duen euskal selekzioa.

Hiru egunez lau jokamolde ezberdinetan aritu da euskal pilotariz osotutako hamaboskotea. Jardunaldi luzeak eta neketsuak izan dira denak baina lorpen handiz jositakoak izanik, zapore goxoz jantziak guztiak.

Uzta emankorrena portugaldar pilota jokuan lortu du selekzioak. Horma bakarreko kantxan eta larruzko pilota goxo batekin jokatzen da. Euskal selekzioak ez du inolako arazorik izan garaipenak erdiesteko. Bai nesketan zein mutiletan urrea eskuratu da.

Mutiletan Ibai Cimadevilla eta Pello Amiamak -azken hau Leioako Hartzak Euskal Pilota Taldeko jokalaria- jokatu dute balentziarren kontrako finala 2-0 irabaziaz. Ligaxkan Koldo Prieto, Aimar Amondo eta Iker Escamezek ere hartu dute parte.

Nesken mailan finala Miren Larrarte eta Leire Garaik jokatu dute. Beste behin balentziarrak aurkari eta emaitza berdina, 2-0. Ligatxuan neska denek hartu dute parte; Naroa Agirre, Leire Galdos, Maddi Barrocal eta Enara Gaminde-k hain zuzen.

Taldeka jokatzen den Joku Internazional jokamoldean euskal selekzioak brontzea lortu du neska zein mutiletan.  Mutilek hartu dute penda handiena, belgiarren kontrako finalaurrekoa 6-5 galdu dutelako. Belgiarrak, hain zuzen, txapeldun geratu dira finala oso erraz irabazita.

Llargues-a mutilek bakarrik jokatu dute eta horretan ere brontzezko domina lortu dute, aurretik belgiarrak eta balentziarrak sailkatuta.

Aurrez aipaturiko jokamolde denetan maila bakarra izan da. Wall Ball-en ostera neska zein mutiletan, adinaren arabera, hiru maila bereiztu dira; 15 urtez azpikoak, 17 urtez azpikoak eta 19 urtez azpikoak.

Guztira jokatu diren maila horretako sei lehiaketetan euskal pilotariek zilarrezkoa lortu dute nesken 19 azpikoan, laugarren postua mutilen 17 urtez azpikoan eta brontzea beste lau mailatan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude