Promesak baino, konpromisoak nahi ditugu

EAEko eta Nafarroako Pentsionisten Plataformak

Apirilaren 28ko hauteskundeen emaitzak pentsionisten mugimenduak dituen eskarien mesedetan izan daitezela espero dugu. Kanpaina barruan ez da partidurik izan, gure mobilizazioen ondorioz, pentsioen arazoa baztertu ahal izan duenik.

KPIren araberako igoera iraunkorra bermatzeko promesak egin dira: are igoera handiagoak, –zehaztu gabe– pentsio baxuenentzat; sostengarri faktorea indargabetzea eta urte gutxitan, Gizarte Segurantzaren defizita gainditzeko neurriak hartzea.

Promesa sorta hau, urruti dago oraindik pentsiodunen mugimenduaren eskariengandik: guztien gainetik, pentsio duinak bermatuko dituen Sistema Publikoaren defentsa; pentsioen eguneratzea KPIren arabera gutxienez; 1080 euroko gutxiengo pentsioa eta 1200€ko lanbidearteko gutxiengo soldata, Europako Gutun Sozialak jasotzen duen bezala; 2011ko eta 2013ko pentsio erreformen neurri atzerakoienak indargabetzea; soldata eta pentsioen arrakalekin bukatzea. BGAE( EPSV) eta pentsio plan pribatuen zerga-salbuespenekin bukatzea.

Baina, orain bertan kezkatzen gaituena zera da, promesa horiek ez direla berehalakoan gauzatzen. Horretxegatik, EAEko eta Nafarroako mugimenduak mobilizazioekin jarraituko du, eta posible bada estatuko beste plataformekin batera, eskatzen ditugun errebindikazio guztiak zehaztu daitezen eta ezartzen joan daitezen, ahaleginduko gara.

Datorren maiatzaren 26an, Udal, Foru Aldundi hauteskundeak –Nafarroan Autonomikoak– egingo dira. Bai EAEko, zein Nafarroako hautagai-zerrendei eskatuko diegu, guretzat eta ondorengo belaunaldientzat, pentsio duinen eskarien alde egin eta bere jarrera azaldu dezatela. Baita ere, jendarte ororen –partikularki pertsona nagusien eta pentsiodunen– bizi baldintzak hobetzeko planak eraiki ditzatela.

Europan, gero eta gogorrago ari dira pentsio eta babes-sozialerako sistema publikoaren aurka, eta pentsio plan pribatuen alde egiten eta zerbitzu publikoak pribatizatu nahian.

Egoera horren aurrean, hautesle-zerrenda guztiei, bai EAEn zein Nafarroan, zuzenduko gatzaizkie gure eskaerak Europara eramateko konpromisoa har dezaten, honako helburuekin: pentsio publiko duinaren eskubidea, europar herri guztien eraikuntzarako hitzarmenaren funtsezko eskubide gisa bermatzea; Europako Gutun Sozialak behartzen dituen oinarrizko eskubideen aplikazioa exijitzea; pentsio plan pribatuentzat salbuespen fiskalak jasotzen diren araudi eta erabakiak ezabatu eta indargabetzea.

Orain arte egin bezala, pentsionistok astelehenero kontzentrazioekin jarraituko dugu. Datorren maiatzaren 11ko erronka berria daukagu, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa herrialdeetako hiriburuetan manifestazio deiak eginaz, Estatuko mailan ere aurreikusita daudenak. Behin eta berriro, gure eskarien alde borrokatzeko prest gaudela azaltzeko eta EAEko eta Nafarroako Instituzioak, Estatuak eta Europa Mailan ere asumitu ditzaten. Ez dago jokoan pentsionisten etorkizuna bakarrik, baita jendartearen gehiengoa ere. Horregatik, maiatzaren 11ko mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen ditugu eskubide sozialen defentsaren alde eta mundu hobeago eta bidezkoago baten alde dauden gizarte talde guztiak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude