Datorren igandean umeen bizikleta festaren edizio berria

Beste urte batez umeen bizikleta festa ospatuko da urriaren 21ean, eta hau hamabigarren edizioa izango da. Familiei, ikastolei, enpresetako lankideei… zuzendutako martxa.

Erandiotik 10:30ean abiatuko da, Leioara 11:00ak inguruan heltzeko. Bertan zerbait edango dugu, eta 11:20 inguruan berriro martxan jarri eta 12:30ak aldera Berangora helduko gara. Bertan, jarduera eta jolas ugari izango dira umeentzat eta adin guztientzat.

Umeei zuzendutako jaia da Bizikleta Festa hau, eta guztia euren inguruan egongo da antolatuta, goza dezaten.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude