Zer berri? :: Garazi Arrularen “Gu, orduko hauek” ipuin-liburua

Zortzi ipuinez osatua da Garazi Arrularen lehen liburua, eta azken ipuinak ematen dio izenburua obrari: Gu orduko hauek. Gu pluraleko lehen pertsona da. Norbera parte den kolektiboa adierazten du, beraz. Atxikimendu sentimendu bat, eta, aldi berean, multzo horretan ez daudenekiko diferentzia. Ordukok distantzia dakar gogora, iragan den garaia; denborazko distantzia, nahitaez fisikoa, lekuzkoa ere badena. Hauek, berriz, erakusle hurbilena da; ingurukoak adierazten ditu, nahiz eta norbera ez den zaku horretako parte. Hirurak elkarrekin jarriz gero, multzo bakarrean, bereizketa horiek guztiak ikusgarri egiten dira. Hala, bada, distantzia dago ipuinotan: ezberdinaren aurrean sentitzen den bestetasuna; errealitatea eta fantasia banatzen duen bitartea; desiraren zirrikituetatik sartzen den urruntasuna; senidetasunak gainditzea lortzen dez duen hesia; gizakion artean dagoen inkomunikazio hitsa.


Laburrean

Egilea  Garazi Arrula Ruiz

Argitaletxea  Txalaparta

Zenbatekoa  17,20 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  180

Argitalpen-urtea  2017

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-17065-17-1

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude