Zer berri? :: Odolaren mintzoa: “Etsipenaren aurka”

2008an Usurbilen sortutako Odolaren Mintzoa hardcore musika taldearen disko berria da Etsipenaren aurka.

Usurbilgo lau gaztek osatzen dute Odolaren Mintzoa taldea: Joanes Txueka (baxua eta koruak), Beñat Txueka (kitarra), Jokin Irastortza (bateria) eta Luken Arkarazo (kitarra, ahots nagusia). Odolaren Mintzoak bi disko zituen plazaratuak oraingo hau ezagutzera eman baino lehen. Berriki aurkeztutako disko honen aurrerapen bezala, iragan uztailean “Min(a)bizi” bideoklipa sareratu zuten, beren hitz eta musikaz beren jaioterriaren mugan Zubietan eraikitzen hasi diren erraustegiaren eremuko eta azpiegitura horren kontrako mobilizazioen irudi ikusgarriz osatua. Hona hemen bideoklipa:

Bestalde, iragan irailaren 29an Hamaika Telebistaren Musika Zuzenean TB saioaren protagonistak izan ziren. Ondokoan, telebista saio hori ikusteko aukera:

https://www.facebook.com/HamaikaTb/videos/1546274502078400/


Laburrean

  • Egileak:  Odolaren Mintzoa
  • Diskoetxea: Autoekoizpena
  • Formatua: CD / MP3
  • Hizkuntza: Euskara
  • Argitalpen-urtea: 2017
Abestiak 

1. “Gogoratu” (3:06) ENTZUN
2. “Kate herdoilduak” (3:22) ENTZUN
3. “Gizalegea” (3:12) ENTZUN
4. “Nora ihes” (3:11) ENTZUN
5. “Min(a)bizi” (2:05) ENTZUN
6. “Beldurrak” (3:06) ENTZUN
7. “RAP” (3:52) ENTZUN
8. “Ez utzi” (3:29) ENTZUN
9. “Gertura zaitez” (4:24) ENTZUN

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude