Rap tailerra ‘La Bassu’-rekin Gaztegunean

Euskararen Egunarekin lotuta, Euskara zerbitzuak eta Aterpe Leioa Gazteguneak, egitarau berezia prestatu dute. Honen barruan, rap tailerra izango da, ‘La Basu’-rekin, gaur, abenduak 2, 18:00etatik 20:00etara.

Tailerra adin txikiko gazteentzat (14 eta 17 urte bitartekoentzat) zuzenduta dago. Helburuak parte hartzaile gazteak hip-hop-aren munduan murgilaraztea, rap-a nola egiten den ikastea eta, bukaera gisa, emanaldi txiki bat eskaintzea dira.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude