ERAKUSKETA :: DANCE! ARGAZKIAK ETA DANZA


Event Details

This event finished on 06 maiatza 2018


ERAKUSKETA
David Hornback

DANCE! ARGAZKIAK ETA DANZA

Dantzak, arteen barruan, berezko du iragankortasuna. Airean, espazioan, denboran egiten den ekintza da, eta, gelditu eta dantzariak mugimendua bukatzen duenean, diziplina erakusten duen ezer ez da geratzen.

Argazkilaritzak dantzaren artea harrapatu nahi izatearen itxura faltsua sortu du agian, baina ahalegin horretan porrot egin du. Dantzari argazkiak egitean eraldatu egiten ditugu artea eta dantzariaren talentua, energia eta mugimendu arina, eta bi dimentsioko irudi estatiko eta hila bilakatzen ditugu.

Argazkilaria naizenez, ulergarria zait performanceen edertasuna osorik harrapatzeko gogo hutsala. Argazki hauen bidez omenaldia egiten diet, neure ikuspuntu partikularretik, neure modura (my way).

Ana Capilla, Julia Färber, Garazi Lopez de Armentia eta Aritz Lopez dantza garaikideko lau dantzari dira, talentu itzela dute, aparteko indarra eta adierazkortasuna. Irudi hauekin, haien arteari diodan miresmen handia adierazi nahi izan dut.

» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Martxoaren 19tik maiatzaren 6ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-20:00 h. Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 h
» Sarrera: Doan