MUSIKA GERTU :: María Arnal & Marcel Bagés


Event Details


MUSIKA GERTU
“45 cerebros y 1 corazón” (Catalunya)

Eskubide osoz lortu dute ezagutu berri dugun talde bikaina izatea; hala, Maria Arnal eta Marcel Bagés artistek “45 cerebros y 1 corazón” obra aurkeztu dute (Fina Estampa, 2017).

Musika atalean Premi Ciutat de Barcelona saria lortu berritan, Badalonako abeslariak eta Flixeko gitarra jotzaileak musika herrikoiaren transmisio kateari ezin hobeto eman diote jarraipena: kantu propioak sortuz eta doinu horiek Iberiar Penintsulako fonoteka, digitalizatutako fitxategi eta landako grabazioak berreskuratzeko proiektuan txertatuz, baita ondo txertatuz ere!

La Pedrajan (Burgos) Gerra Zibileko hobi bat ireki izanari buruzko albistea irakurtzean Mariak idatzitako letra batetik dator izenburua, eta izenburuak berak ere, “45 cerebros y 1 corazón”, gogoratzen dugunari eta ahaztarazi nahi digutenari buruz hitz egiten du.

Memoria lelo gisa hartuta, ahaztuko ez dugun kantu multzoa oparitu digute Mariak eta Marcelek. Presta zaitezte urteko disko erabakigarrietako batekin gozatzeko. Presta zaitezte zuzenekoetan helarazten duten emozio dardarazlea sentitzeko.

MUSIKARIAK: Maria Arnal (ahotsa), Marcel Bagés (gitarra).

» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 16an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 5-10 euro

INFO Gehiago: Maria Arnal & Marcel Bagés