Events: 19th urtarrila 2018

Home” (Euskadi/Catalunya)

Amaia Miranda (Bilbo, 1993) 6 urterekin hasi zen gitarra jotzen ikasten Leioako kontserbatorioan, eta 17 urte zituela Bartzelonara jo zuen ESMUC ikastetxean gitarra klasikoko goi mailako ikasketak egiteko. Han musika esperimentalaren eta inprobisazioaren gaineko interesa sortu zitzaion, eta jazz estiloko gitarra ikasi zuen Taller de Músics eskolan Yeray Hernándezekin, kantu modernoa Ariadna Chevalley eta Odette Telleríarekin, eta gitarra flamenkoa Chicuelorekin. Gaur egun irakasle lana eta hainbat musika proiektu uztartzen ditu.

“Home” gitarrista, abeslari eta konpositore gisa argitaratu duen lehenengo lana da, eta Jan Vallsekin batera ekoitzi du. Proiektu indie-pop intimoa da, eta bi hiriren artean bizitzeko sentsazioari buruz hitz egiten du. Jazz, soul edota musika elektronikotik iritsitako soinu, erritmo eta harmoniak nahasten dira lanean, eta gitarra geruza gainjarrien artean haztera jolasten den elementu gisa ageri da.

MUSIKARIAK: Amaia Miranda (gitarra, ahotsa), Jan Valls (sintetizadore, electronika).
LEKU KOPURU MUGATUA: 80 lagun.