Altzaga baserria

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaur dakarkizuegun argazkian Perurin kokatua den Altzaga baserria ikus dezakegu. Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako “Monografías de pueblos de Bizkaia: Berango-Leioa” izeneko liburuan baserri hau “Casa-Torre de Alzaga” gisa aurkezten du Francisco Manuel Vargas Alonso idazleak. Berak dioenez, “nahiz eta (aipatutako) elementu gotikoek, XV. mendean eraikia izan zela seinalatzen duten, gaur egun eraikuntza honek dorretxeaz izena baino ez du, baserri gisa azalduaz, XVIII. mendearen hasieran berreraikia izan zen bezala, XVI. mendearen erdialdeko beste baserritzar baten hegalak berrerabiliz gainera”.

Aipatu liburuan esaten denez, planta sakona eta teilatua bi uretara duen baserria da, eta bi sarrera ditu ateburuak dituen portaloian. Hala ere, hegaletako baten horman jatorrizko sarrera mantentzen da eta bestean beste sarrera bikoitza du, teilape batzuk erdi izkutaturik dutena.

Baserri honen lehen erreferentzia  1416ko ekainaren 2koa da, bere jabeak Butroi etxeko Gonzalo Gómez Butroikoa eta María Alfonso Muxikakoa zirelarik. Antzinean dorretxe honek bazituen ere ur-errota eta burdinola.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude