Zentro zibikoa ez zeneko garaia

Argazki zaharrak I Idoia López , leihoa.info

Gaurko argazkian egun Zentro Zibikoa izenekoa dagoen lurzoruak ikus ditzakegu. Baserriak, etxe pare bat , ortuak eta udaletxe aurrean zeuden etxeak ere azaltzen zaizkigu. Den-denak, eraitsiak egungo etxebizitzak eta plazak eraikitzeko.

Ez ziren familia asko, ezta baserri eta etxe gehiegi ere. Bertan zituzten lur gutxi batzuk. Baina oso leku onean zeuden, herriko erdialdean, Elexalde eta Iturribide artean, erdigunearen bihotzean. Horregatik lurrak eta etxeak desjabetuta, Zentro Zibikoa izango zenaren etxeak egingo ziren bertan. Lehenengoa, Avanzadaren ondoan egongo zen esparrua. Gero, atzeko zatia. Eta azkenik, Kultur Leioa izango zena, gaur egungo itxura hartu arte.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude