Errusiak Ukrainan egindako erasoaren harira

EH Bildu, ERC, Podemos, IU, Més por Mallorca, Més Menorca, Compromís, Batzarre, PCE, Catalunya en Comú, Alianza Verde, Galicia en Común

  1. Gogor salatzen dugu Errusiaren eraso militarra, eta berehala gelditzeko eskatzen dugu. Bat egiten dugu Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak egindako deiarekin; erasoak bertan behera utzi behar dira berehala, eta errusiar tropa guztiek Ukraina utzi behar dute.
  2. Arintze militar baten alde agertzen gara, bai eta distentsioaren alde ere, horrek Europan eskalada beliko baten arriskua baretzen lagunduko duela uste baitugu. Bakearen aldeko ahalegin eta lan diplomatikoek bere horretan jarraitu behar dute. Eskalada honen ondorioak Ukrainako, Errusiako eta Europako Batasuneko herritarrek pairatuko dituzte.
  3. Gatazkaren aterabidea Nazio Batuen Gutunaren esparruan eman behar dela berresten dugu, bide baketsu eta diplomatikoen bidetik.
  4. Gogoratzen dugu Espainiako Estatua behartuta dagoela asilo eskaerak onartzera, Asilo Legearen 38. artikuluak ezartzen duen bezala. Era berean, Espainiako Barne Ministerioari eskatzen diogu ez ditzala diskriminatu errekrutatze militarretik ihesi doazen pertsonak eta aitortu ditzala abian diren nazioarteko babes subsidiariorako eskaera guztiak.
  5. Gerraren aurkako herri mobilizazioen oroitzapenek Europako Batasunaren eta Nazio Batuen Erakundearen baitan gerraren amaieraren eta bakearen alde lan egitera derrigortzen dute Espainiako Gobernua.
  6. Gogor eskatzen diogu Errusiako Federazioari nazioarteko legedia errespetatzeko, armak uzteko eta bide diplomatikoetara itzultzeko.
  7. EBri eskatzen diogu ahalegin handiagoa egin dezala deseskalatzeko eta bakeari eusteko kudeaketa diplomatikoak bultzatzeko.
  8. Gure herrialdean Ukrainako errefuxiatuak hartzeko Autonomia Erkidegoekin eta Tokiko Erakundeekin koordinatutako planean aurrera egiten jarraitzeko eskatzen dugu.
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.