Mari Domingi eta Olentzero agurgarriak

Sutea I Leioako Gazte Talde Feminista

Sutea gara, Leioako Gazte Talde Feminista, eta zuen mezua irakurri, eta hausnartu dugu. Ez dugu gutuna postonzian aurkitu, egunkari espainolen eta sare sozial guztietako berrien artean baizik.

Antza, gutun asko erdaraz jaso duzue, eta jakin badakigu, euskaldunon hizkuntza euskara dela, eta zuek ere hala aritzen zaretela. Haren erabilera zoritxarrez, oso eskasa da, eta zuek, aldiz, gure hizkuntza zaindu eta sustatzen duzue.

Euskara bazter batean zokoratuta nahi duten kazetari eta alderdiak ederki ari dira zuen mezuaren aurka egiten, eta umeekiko mehatxua izan dela salatzen. Aspaldiko estrategia da euskararen kontrakoa, aspergarria eta txarra.

Badakigu zuen helburua euskararen erabilera handitzea baino ez dela, euskaraz dakien ume zein heldu oroko erabili dezan nahi duzuela. Izan ere, euskaraz dakien herritar asko dago, eta hala ere, euskararen egoera oso larria da; beste arrazoi batzuen artean, ez dugulako behar beste erabiltzen.

Guzti honegatik, Mari Domingi eta Olentzero euskaldunen alde egingo dugu. Eta bide batez, aurten apur bat errebelde ibili bagara ere, gutun honen bitartez, gure desioa ere eskatu nahiko genizueke: Euskal Estatu Feminista, Sozialista eta Euskalduna nahi dugu, eta noski, urrun daudenak etxean egon daitezela ere!

Osasuntsu egongo zaretelakoan, jaso besarkada estu bana.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude