2019ko Txorierriko Jaiak bihar hasiko dira

Bihar, ekainak 7, ostirala, hasiko dira Txorierri auzoko Jaiak.

Arratsaldeko 18:30ean hasiko dira, Pregoia eta txupinazoarekin

Horren ostean, Konpartsen jaitsiera trikitrilari eta ponderojoleak girotuta egingo da. Eta 19:15ean, Buruhandiak egongo dira

19:30ean Pintxo-potea txosnan. Ordu berean ere Txikien moto lasterketa egongo da. Eta 20:00etan Goyo Magoaren ikuskizuna,

21:00etan DJ Peter-en txanda izango da. Horren ostean, Bingoa jolasteko ordua helduko da.

Eta gauean, musika emanaldia egongo da 23:00etatik aurrera, “Mara eta Jose de Arte” bikotearekin.

01:00etan DJ Peter berriro arituko da, 03:00etan musika txosnan DJ Guapol-ekin gau bukatzeko entzuteko parada egongo delarik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.