Ane Urruzolak eta Iker Sanzek irabazi dute Leioako XVIII. Jota Txapelketa

San Juan herriko jaien barruan iragan igandean, ekainaren 17an, ospatutako Jota Txapelketaren XVIII. edizioaren irabazleak Ane Urruzola (Lezo) eta Iker Sanz (Billabona) izan ziren.

Nagusien txandan, guztira sei bikotek parte hartu zutelarik, horrela geratu ziren sariak: lehen saria Ane Urruzola (Billabona) eta Iker Sanz (Lezo) dantzarientzat; bigarren saria Laura Bastida (Azpeitia) eta Ekain Uzkudunentzat (Azpeitia), eta hirugarren saria Maider Aginaga (Lezo) e Iker Belintxon (Lezo) dantzarientzat.

Gaztetxoen kategorien bederatzi bikote izan ziren lehian. Eta sariak horrela geratu ziren: lehenengo saria Itziar Bastida (Azpeitia) eta Anaitz Lizartza (Azpeitia) bikotearentzat; bigarren saria Irati Saizar (Lezo) eta Danel Serrano (Lezo) dantzarientzat eta hirugarren saria Irati López (Sopela) eta Gorka Granado (Sopela) bizkaitarrentzat.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude