Antzerki familiarra
Teatro Paraíso I Euskal Herria
Jolasaren bidez, bizitzako lehendabiziko urteetako irudien eraikuntza eta deseraikuntza gogora dakarren bidaia batean murgilduko dira ikus-entzuleak, imajinario magiko eta fantasiazkoa birsortuz. Itzaletatik argira, abstraktutik irudizkora, hainbat irudik adiskidetasunean bizitzearen esperientzia liluragarrian murgilaraziko gaituen jolas bat sortuko dute.
Jakin-mina ezagutzaren ardatz gisa. Ikuskizunaren dramaturgiak ere irakurketa bat izango du publiko helduarentzat. Bertan emakume batek abentura ezinbestekoa biziko du, galdutako jakin-mina berreskuratzea ekarriko diona. Horrela, berrikasi eta berriro hunkitzeko leku batera bidaiatuko du, artean neskato baten moduan jolasten zuen garai batera, eta bere haurtzaroaren lurraldean barneratuko da.
Istorioak Charles Dickensen Gabonetako Ipuinak ekar diezaguke gogora, non gure protagonistak, agian Mr. Scroge bezalaxe, leiho batean barna bidaiatuko duen, jolasean eta mundua deskubritzeko ametsetan zen neskato bat bizi zen garai eta leku batera.
Laburrean
Izenburua Leihoak
Dramaturgia eta Zuzendaritza Jesús Nieto
Antzezleak Rosa A. García, Jone Amezaga, Miren Lizeaga
Eszenografiaren diseinua Jesús Nieto
Jantzien diseinua Alejandra Calderón
Musika Pedro Girao
Iraupena 40′
Hizkuntza Euskaraz
Lekua Kultur Leioaren Auditoriumean
Eguna Azaroaren 20an
Ordua 18:00etan
Sarrera 6 €