Artatza Jauregia bisitatzeko aukera berriak

Artatza Jauregian antolatu diren bisita antzeztuak ikusteko aukera berriak antolatu ditu udalak. Ordu berriak ireki dira Gabon egunetarako; abenduaren 21-22, 28-29 eta urtarrilaren 4 eta 5ean 19:30ean talde berriak osatuko dira.

Bisita hauetako batean parte nahi duenak Kultur Leioara (94. 607.25.70) deitu behar du erreserba egiteko.

Chavarri familiaren garaian antzeztutako eta testuinguruan kokatutako bisita hauekin, Leioako Udalak jauregiko ateak zabaltzen jarraitu nahi die leioaztarrei eta, aldi berean, eraikinaren historia eta jatorria gogoratu.

Udalak gogoratu duenez, “ez da ohiko bisita izango, bisitek ez dute gidarik izango, baizik eta jauregiko “biztanleek” beraiek kontatuko dizkiete Eskuinaldeko eraikin erakargarrienetako baten sekretuak eta xehetasunak”.

Gutxi gorabehera ordubete iraungo duten doako bisitaldi hauetan, Jauregiko zenbait gela ezagutuko dituzte bisitariek, garai batean ziren bezala: Hall, kapera, logela pribatuak, sukaldeak, jantokiak, egonlekua, haurren gunea, aretoak, kanpoko lorategiak eta pergolak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude