Haur Zinea
Lehoi Erregea, oihaneko burua, erretiroa hartzekotan da. Bere ondorengoak sinesgarritasuna irabaz dezan, Miss Fina aholkulariarekin batera hausteskundeak deitzea erabaki du. Mangu asto apala, zoriontsu da bere garbitzaile bizimoduarekin, baina ustekabean herritarren hautagai bihurtuko da, eta Hantusteusi, Lehoi Erregearen legezko oinordekoari, aurre egin beharko dio.
Manguk baina, ez daki bere hautagaitza Miss Finaren plan maltzurraren parte dela. Honen asmoa, Lehoi Erregea tronutik kentzea da, eta haren semea ondorengotzatik kanpo uztea. Hartara, tronua kontrolatzeko aukera izango du, bere agindupean dagoen hautagai baten bidez.
Azkenik, heldu dira hautetsontziak oihanera! Lortuko ote du Manguk emandako hitza betez errege izatea? Ala, Miss Finaren txotxongilo hutsa izango ote da? Has bedi haustekunde kanpaina!
Laburrean
Izenburua Asto Erregea
Urtea 2019
Herrialdea Pakistan
Zuzendaria Aziz Jindani
Gidoia Aziz Jindani, Kamran Khimani
Musika Asrar & Majid Raza Shuja Haider eta Shani Arshad
Produkzioa Talisman
Generoa Animazioa, Komedia
Iraupena 85′
Hizkuntza Euskaraz
Lekua Auditorium
Egunak Urtarrilaren 11 eta 12an
Ordua 17:30ean
Sarrera euro