Atlantia É Riak fusio musikala ekarriko digu “Arimadun musika” zikloan

Datorren ostiralean, azaroaren 15ean, “Arimadun musika” zikloa izango da Kultur Leioaren Auditoriumaren protaganista, Atlantia É Riaren eskutik. Musika uztartzen duen proiektu bat da hau, Ozeano Atlantikoak bustitzen dituen kulturetan inspiratua.

Bidaia artistikoa, berritzailea eta abangoardista da, erreferentziazko hiru musikarik egiten duten bidaia, ozeano horrek bustitzen dituen hiru kontinenteetako musika-, erritmo-, harmonia- eta melodia-tradizioetatik abiatuta.

Kulturen eta bideen bidegurutze gisa agertzen du itsasoa. Bidegurutze bat, non erritmoek (tangoak, zortzikoak, buleriak, fandangoak, kundereak, tingak, jigak…), melodiek eta harmoniek bat egiten duten, elkarri lotzen diren eta birsortu egiten diren, ipuinen eta kondairen oinarri bihurtzeraino.

Proiektu honetarako sortutako konposizio originalak eta taldeko hiru kideen gaien moldaketa originalak daude proposamen berri honen sorreraren oinarrian, eta berekin dakarte soinu-, erritmo- eta tinbre-estetika berria eta originala.

Laburrean

Taldea  Atlantia É Ria

Musikariak  Gorka Hermosa (akordeoia), Jose Luis Montón (gitarra), Piruchi Apo (ahotsa)

Lekua Kultur Leioaren Auditoriumean

Iraupena  60′

Eguna  Azaroak 15

Ordua  21:00etan

Sarrera  14 €

Info 

Web orrialdea  www.karabansarai.eu/atlantia

Atlantia É Riaren bideo promozionala

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.