Antzerki familiarra
Zirika Zirkus I Euskal Herria
Niko, gure protagonista, Augusta Robusta pirataren liburua irakurtzen ari zela lokartu egin da. Augusta Robusta pirata ausarta izan zen, oso harro azaldu zuen bere burua emakume pirata gisa munduaren aurrean eta Nikok izugarri miresten zuen horregatik.
“Hemen nago, Augusta robusta gaztea naiz!!! Agudo! entrenamendua eta planaren prestaketa egingo dugu eta gero aurkitu gabeko altxorren bila abiatuko gara!”, dio Nikok
Helburua aurkitu gabeko altxorrak topatzea eta bide batez piraten gizarte zintzoago bat eraikitzea; berdintasunean eta aniztasunean oinarrituta, aurriritzikirk gabekoa.
Lortuko al dute? Lagunduko ditugu?
Antzerkia, zirkoa, umorea eta maitasunaz jositako ikuskizuna da Zirika Zirkusek prestatutakoa.
Laburrean
Testua eta Zuzendaritza Zirika Zirkus
Antzezleak Iraia Salbide Garzia, Luis Lainez Taboada, Ainhoa Juaniz Ezpeleta
Jantziak eta Eszenografia Erabili
Argazkiak Alazne Juaniz Ezpeleta
Diseinu Grafikoa Elena Vera
Iraupena 60′
Hizkuntza Euskaraz
Lekua Auditorium
Eguna Urtarrilak 29, igandea
Ordutegia 18:00etan
Sarrera 6 €