Aurten ere Olentzero eta Mari Domingi Leioako txikiekin bilduko dira

Iazko esperientzia birtualaren ondoren, Udalak Olentzerorekin aurrez aurre bildu eta egotea nahi duten Leioako umeei eskaini nahi die. Abenduaren 24an izango da, beti bezala, Kultur Leioan. Egun osoan zehar (10:00etatik 21:00etara), Olentzerok eta Mari Domingik Leioako haurrak hartuko dituzte, haien eskaerak entzun eta desioak ondo apuntatzeko.

Horretarako, gurasoek edo helduren batek hitzordua erreserbatu beharko dute aldez aurretik, Kultur Leioan, abenduaren 13tik 17ra, 11 00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:30era, txanda bat aukeratu, ilara luzeak saihestu eta segurtasun-neurriak errespetatu ahal izateko.

Hala ere, ez da ahaztu egunotan utzi ditzaketela beren kartak udalerriko hainbat tokitan jarrita dauden postontzietan: Kultur Leioan, Sakoneta Kiroldegian, Gaztelubide HAZen, Udaletxean, eta Lamiako, San Bartolome, Txomin Aresti, Artatza eta Altzagako ikastetxe publikoetan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude