Aurten ez da Lamiako Maskarada ospatuko

Lamiako Maskarada aurten ez dela ospatuko eman du ezagutzera ospakizunaz arduratzen den taldea bere webgunean, “COVID19k eragindako larrialdia gure gizarteko eremu guztietara, arlo kulturalera ere, hedatu baita”.

Diotenez, Maskaradaren elkarteak “ez du bere historia osoan halako egoera berezirik ezagutu”, nahiz eta 80ko hamarkadan ez ospatu urtero. Gogoratzen dutenez, “1988 urtetik gauzak zeharo aldatu dira eta etengabe ospatu egin dugu, ez gaitu inoiz gelditu ezta eguraldi txarrak ere”.

Hala ere, bizi garen ezohiko egoera aztertu ostean eta kontuan hartuta itxialdia luzatu delarik hartu dute aurten ospakizuna ez antolatzeko erabakia, “bihotzeko minez” bada ere.

Maskaradaren antolatzaileak ziur daude oraingo krisia gaindutuko dela eta “dudarik gabe, datorren urtean gure auzoko kaleak alaitasunez, musikaz eta dantzaz berriro ere beteko ditugula”. Horregatik, herritarrak ilusioa ez galtzera eta etxean geratzera gonbidatzen dituzte, “hurrengo urtean denok batera Lamiako Maskarada berriro ospatzeko”.

Erabakia ezagutarazteko zabaldutako Lamiako Maskaradaren bideoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude