Gabonetan Antzokira
Txirri, Mirri eta Txiribiton (Euskal Herria)
Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal artzerkigintza eta pailazokerien ondare bizia dira. Orain 47 urte hasi ziren eta beraien aldrebeskeriak eta abesti famatuak (Zapi zuria, Altza felipe, Zirtzart, etab.) belaunaldiz-belaunaldi entzun dira Euskal Herriko etxeetan, telebistetan, kaleetan eta antzokietan.
Euskara txikienetan sustatzen hasitako proiektua, familia osoak ikasi, gogoratu eta konpartitzeko altxor kultural bihurtu da. Txirri, Mirri eta Txiribiton lehengo lepotik dabiltza, Euskal Herriko txoko guztietan muturra sartuz.
1988an kaleratutako “Bart, non ote nintzen ni?” abestia abiapuntu, Euskal Herrian zehar ospatzen diren jai eta tradizioen alde politak zein astakeriak (lapurretak, jipoiak, txapelketa eroak) plazaratzen ditu. Danborrada, Zeledon, Marijaia, San Fermin eta Maskarada dira, besteak beste, protagonistak.

Laburrean
Egileak, Zuzendaritza eta Koreografia Kattalin Ansorena eta Juanma Zaldua
Musika Jose Ignazio Ansorena
Soinu teknikaria Jokin Garmendia
Hizkuntza Euskaraz
Lekua Kultur Leioaren Auditoriumean
Eguna Abenduaren 29an, asteartean
Ordua 18:00etan
Sarrera 5 € (Bonoa: 12 €)