Bosteko 2021 Kultur Leioaren Erakusketa Gelan

Erakusketa

Helena Goñi, Daniel Llaría, Izaro Ieregi

Datorren urtarrilaren 8ra arte, larunbata, Kultur Leioaren Erakusketa Gelan ikusi daiteke Bosteko 2021 Erakusketa ibiltaria. Honek artearen berri eman nahi du, jendeak, oro har, eskuragarri izan dezan, garrantzi berezia duten praktika artistiko garaikideak ikusgai jarriz dagoeneko ospe handia duten artisten lanen erakusketaren bidez. Arrigorriagako Udalak, Basauriko Udal Kultur Etxeak, Getxoko Kultur Etxeak, Leioako Udalak-Kultur Leioak eta Ametx Erakunde Autonomoak antolatutako erakusketa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.

Edizio honetan Helena Goñi, Daniel Llaría eta Izaro Ieregiren lanak biltzen dira.

Leioan ikusgai egon baino lehen Zornotzan izan zen Bosteko 2021 erakusketa ibiltaria I Argazkia: Zornotzako Udala

Helena Goñi (argazkigintza)

Artista honek beste batzuen eskutik bere eguneroko pertso-nala sortzen du. Bere itxaropenak zein porrotak eta bere belaunaldiko desioak zein desengainuak ateratako argazkien bidez uztartzen dira.

2013. urtean graduatu zen Arte Ederretan (UPV/EHU). Duela gutxi New Yorken bere ikasketak luzatzeko Fullbright beka jaso du. Bakarkako zein taldekako hainbat erakusketatan parte hartu du. 2016an Ertibil deialdiko hirugarren saria es-kuratu zuen, eta 2020an, berriz, lehen saria.

Daniel Llaría (eskultura/bideoa)

Artista honek aurkezten dizkigun eskultura zein bideotan begiradaren politika, ikustea eta ikustaraz-tearen sistema, klase borrokaren ikuspuntutik jorratzen da.

2009. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen (UPV/EHU) eta Fullbright beka bati esker Parsons – The New Schoolen (New York) egin zituen masterreko ikasketa. Bakarkako zein taldekako hainbat erakus-ketatan parte hartu du. 2018an eta 2020an Ertibil deialdiko hirugarren saria jaso zuen.

Izaro Ieregi (performance/eskultura)

Artista honen piezak gorputzaren osagarri batetik eskul-turara igarotzen diren objektuak eraikitzeko ideiatik sortu dira. Gorputzetik objektura eta kontrako noranzkoan igarotzearekin temati saiatuz eta uneoro eskultura baten eraiketaren ariketan pentsatuz, gorputz ariketa bat balitz bezala.

2010. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen (UPV/EHU). Bere ikasketak luzatu zituen JAIn (Jardun Artistikoen Ins-titutua) eta gaur egun DAI programan dago (Dutch Art Institute). Bakarkakozein taldekako hainbat erakuskete-tan parte hartu du. 2018an Ertibil deialdiko bigarren saria eskuratu zuen eta 2019an, berriz, hirugarrena.


Laburrean

Izenburua  Bosteko 2021

Tokia  Kultur Leioaren Erakusketa Gela

Egunak  Urtarrilaren 8ra arte, larunbata

Ordutegia  Astelehenetik ostiralera arte, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Larunbat eta igandeetan, 10:00etataik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara

Sarrera  Doakoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude