Elliot Murphy eta Olivier Durand musikariak, ostiralean Kultur Leioan

MUSIKA
(Estatu Batuak / Frantzia)

Parisen bizitzen 30 urte baino gehiago daramatzala, deserriraturiko newyorktarra balitz bezala, Elliott Murphy rocker eta idazle beteranoaren karrera sekula baino biziago dago. 35 disko baino gehiago argitaratu ditu, Europa osoan zehar jotzen du eta fikziozko idazle oparoa da. Lau hamarkada pasa dira AQUASHOW bere lehenengo album hauslea editatu zuenetik (1973), eta zaleek oraindik betetzen dizkiote kontzertuak, kritikoek lanak laudatzen dizkioten bitartean.

New Yorken jaioa, show-bussineseko familia batean, Elliottek 1971n hasi zuen bere ibilbide europarra; odisea hutsa bizi izan zuen musika kalean jotzen, eta Federico Felliniren Roma filmean paper txiki bat ere jokatu zuen. AEBn atzera, grabaketa-kontratu bat eskuratu, eta azkar etorri ziren atzetik Lost  Generation (1975), The Doors taldearen produktore Paul Rothschildek ekoitzia, Night Lights (1976), Billy Joelen kolaborazioarekin, Just a story from America (1977), Phil Collins eta Mick Taylorrekin, eta askoz gehiago.

Laburrean

Elliot Murphy & Olivier Durand 

Lekua  Auditorium

Eguna  Urtarrilaren 10ean

Ordua  20:30ean

Sarrera  12 €

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.