Enara Garcia leioaztarraren eta Ainhoa Olaso durangarraren laburmetraia estrenatu da ZINEBIn, Bilboko Dokumentalen eta Film laburren Nazioarteko Jaialdiaren 64. edizioan.
Laburmetraia Jaialdiaren hasierako Galan proiektatu zen atzo, eta datorren asteko ostegunean, hilaren 17an, Bilboko Golem zinematan ikusi ahalko da berriz, arratsaldeko 17:30ean.
Film laburrak, 14 minutuko iraupena du eta ZINEBIren Sail Ofizialean lehiatuko da. Enara Garciak eta Ainhoa Olasok ekoitzi eta zuzendu dute. Gidoia, bestalde, Ainhoa Olaso durangarrarena ere bada. Ane Sagüés Abad, Miren Gaztañaga, Aroa Blanco eta Mila Goikoetxea dira ekoizpen labur honen antzezleak.
Hemen bizi da maitasuna film laburrean Matixa, 22 urteko neska gaztearen eta bere amaren arteko harreman gatazkatsua kontatzen da. Egoera lehertzen da eta gaztea familiatik kanpo bilatzen du babesa, lagun duen Leirek lagunduta. Amarengandik askatzeak libreago egingo duela erabakita, etxetik alde egitea erabakitzen du Matixak, bere aitaren erabakiari jarraituta.