Mendian gora erakusketa ikusgai dago Kultur Leioaren Erakusketa gelan datorren martxoaren 3ra arte.
Erakusketak Euskal Herriko mendizaletasunaren historiako giltzarri nagusiak gogorarazi nahi ditu. Berariaz erakusketarako osatu diren 20 azalpen-panelekin batera, balio sinboliko handiko materialak erakutsiko dira, itzal handiko mendizaleek edo horien senitartekoek EMMOA Fundazioari emandakoak.
Erakusketaren ezaugarri nagusia zera da: kasu guztietan, jatorrizko materialak erakutsi dira, benetakoak.
Laburrean
Izenburua Mendian gora, euskal mendizaletasunaren historia
Lekua Kultur Leioaren Erakusketa gela
Egunak Otsailaren 10etik martxoaren 3ra
Ordutegia Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Sarrera Doan