Etxeko txikiek Kultur Leioa kolorez betetzeko ekimena

Udaleko Kultura Sailak etxeko txikienei zuzendutako ekimena jarri du abian. Kultur Leioako kristala kolorez betetzeko laguntza eskatu die. Horretarako, Leioako haur bakoitzaren marrazkien argazki bat bidaltzera animatzen ditu, eta argazki horiek Kultur Leioako fatxadan itsasten joango dira egunero.

Nahikoa da marrazkiaren argazki bat infokultur@leioa.net helbidera bidaltzea egilearen datuekin (izen-abizenak eta adina). Egunean zehar jasotako lanak Kultur Leioako kristalean jarriko dira, eta sare sozialetan egunero irudi bat argitaratuko da murala nola hazten den ikusteko.

Behin Alerta Egoera amaituta, eta denok kalera irten ahal dugunean, jatorrizko lanak Kultur Leioan jaso eta ikusgai jarri ahal izango dira.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude