Leioako Film Laburren XXVI. Lehiaketa

Udalaren Kultura Arloak Leioako Film Laburren XXVI Lehiaketa antolatu du. Edonork har dezake parte, gai edozein izan daitekeelarik. Hori bai, lanek originalak eta argitaragabekoak izan behar dute.

Lanak DVD formatuan aurkeztu behar dira eta gehienez 15 minutu iraun behar dute.

Lanak posta ziurtatu bidez bidali edo zuzenean entrega daitezke Kultur Leioaren bulegoetan (José Ramón Aketxe plaza 11, 4. solairua. 48940 Leioa). Lanak aurkezteko epea 2019ko urriaren 31n, osteguna, amaituko da.

Sariei dagokienez, honako hauek banatuko dira: 1. saria (1.000 € eta diploma), 1. saria euskaraz (1.000 € eta diploma), 2. saria (700 € eta diploma eta herriko egileen artean lanik onena (400 € eta diploma).

Sariak 2019ko azaroaren 29an banatuko dira, 18:30ean, Kultur Leioan. Saritutako lanak sari-banaketan proiektatuko dira.

Info +

Liburuxka  Leioako Film Laburren XXVI. Lehiaketa

Harremanetarako  infokultur@leioa.net I Tel. 94 607 25 78 I www.kulturleioa.com

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.