Perseo zine-foruma “Herri arabiarrak eta Iran” izeneko zikloaren barruan gaur, urriak 10, Mohamed Ben Attia zinegile tunisiarraren “Hedi. Un viento de libertad” (2016) filma proiektatuko da. Hedi 25 urteko gizon bat da. Kotxeak saltzen ematen ditu egunak eta gutxi barru familiak aukeratutako emakume batekin ezkonduko da. Gidari turistiko bat ezagutu eta maitasunak bere bizitza hankaz gora jarriko du. Bere bizitza planifikatu dutenen aurka altxatuko da orduan.
Jatorrizko titulua: Inhebek Hedi
Urtea: 2016
Herrialdea, generoa eta iraupena: Túnez – Francia – Bélgica. Drama. 88 min.
Zuzendaria: Mohamed Ben Attia
Gidoia: Mohamed Ben Attia
Musika: Omar Aloulou
Aktoreak: Majd Mastoura, Rym Ben Messaoud, Sabah Bouzouita, Omnia Ben Ghali, Hakim Boumsaoudi y Arwa Ben Smail.