Espainiar estatuan Gospel-en aitzindaria izandako Ramon Escalé-ren zuzendaritzapean sortu zen Goizargi Gospel Choir abesbatza, Euskadiko hamabi ahots onenetarikoz osatua.
Euskal lurralde osoaren ordezkari bihurtuta, euskal musikan indar handia hartzen ari den estilo horren erreferente bilakatzen ari da, abesbatzak duen energiagatik, indarragatik eta kalitateagatik.
Musikaz, mugimenduz eta ondo zaindutako eszenaratze batez gozatzeko espektakulua eskainiko dute.
Laburrean
Zuzendaria Ramón Escalé
Musikariak Sopranoak Inés Goñi, Claudia Morales, Ana Sagastizabal, Caroline Tena; Kontraltoak Aina Ziskar, Carla Sevilla, Nora Olano, Amaia Arrieta; Tenoreak Txato Martín, Carlos Santiago, Asier Tellitu, Daniel Pérez
Musikariak Rafael Bataglia (bateria), Daniel Ortega (baxua), Ramón Escale (teklatua)
Iraupena 90′
Lekua Auditorium
Eguna Abenduaren 13an, ostiralean
Ordua 21:00etan
Sarrera 14 €